Luzatu gabe, martxorako nahi dituzte Hondarribiko gazteek herri olinpiadak. Hondarribiko Gazte Asanbladak (HGA) deituta, garai batean gaztetxeak antolatzen zuen ekimena berreskuratzeko bilera egin zuten ostiralean eta, bertan, olinpiadak martxoa eta apirila artean egitea adostu zuten. Ostiralean bigarren bilera egingo dute, 18:00etan
Luzatu gabe, martxorako nahi dituzte Hondarribiko gazteek herri olinpiadak. Hondarribiko Gazte Asanbladak (HGA) deituta, garai batean gaztetxeak antolatzen zuen ekimena berreskuratzeko bilera egin zuten larunbatean eta, bertan, olinpiadak martxoa eta maiatza artean egitea adostu zuten. Ostiralean bigarren bilera egingo dute, 18:00etan, Zuloaga etxean.
Garai bateko olinpiadetako irudi bat
Joan den larunbatean egin zuten koadrilen arteko olinpiadak berriro antolatzeko lehen bilera. “27 lagun elkartu ginen bileran, bederatzi taldetakoak, baina badakigu beste talde batzuekin kontatu dezakegula, nahiz eta bilerara ezin izan zuten etorri”, azaldu du Xabi Bengoetxea HGAko kideak. Hamar minutuz garai bateko olinpiadetaz mintzatu ziren, zer ziren, nola antolatzen zituzten… 80-90. hamarkadetako herri olinpiaden gaineko dokumentala prestatzen ari da gazte asanblada eta dokumentalerako egindako elkarrizketetatik dakite haien funtzionamenduaz.
Hori azalduta, olinpiadak berriro antolatzeko aukeraz hasi ziren hizketan. “Paper zuriarekin joan ginen, ideiak jasotzera”, dio Bengoetxeak, eta ideiak jaso eta jaso aritu ziren. Negurako hasi nahi zuten baina herriko gazteen erantzunak “asko poztu” ditu asanbladako kideak, eta harritu: “Zerbait xume egin nahi genuen baina ez dakit ez ote den uste genuena baino handiagoa izango”, gehitu du Bengoetxeak. Negurako ez, martxoan bertan hasiko dira olinpiadekin, “martxoan eta apirilan, lau asteburuz egin daitezkeela uste dugu”. Edonola ere, ostiralero elkartzea erabaki dute eta ostiraleroko bileran zehaztuko dute hobeto, noiz, zer eta nola antolatuko duten.
Hurrengo bilera, hortaz, ostiral honetan (hilak 14) egingo dute, 18:00etan, Zuloagan bertan. “Talde bakoitzeko pare bat pertsona etorriko dira eta lehen bilerara etorri ezin izan zutenei ere esan zaie”. Gainontzekoei ere deia luzatu diete, bilerak, ekitaldia bera bezala, denentat irekiak baitira, herri osoarentzat.