Joseba Tapia eta Lorea Intxaurrandieta, kulturgunean
Joseba Tapiak Tximela kapitainaren izarrak diskoa aurkeztuko du, ostiral honetan, hilak 14, Errenteria Hiria Kulturgunean. Lan hori Luiz Rezola Tximelak 1937an Duesoko kartzelan idatzitako egunerokoan oinarritutakoa da.
Kontzertua 21:30ean hasiko du Errenteria-Oreretan bizi den Lorea Intxaurrandieta musikariak.
Sarrerek 5 euro balio dute, eta dagoeneko eros daitezke kulturguneko leihatilan.