Lur azpiko argazkigintza ikastaroa eskainiko dute bigarren aldiz larunbat honetan (hilak 15), Arditurriko Parketxean, 09:30tik 13:30era. Antxon Elorza eta Luis Nieto argazkilariak izango dira irakasleak.
Ikastaroa Arditurriko Parketxean hasiko da, meategiari buruzko historia azaltzen duen ikus-entzunezkoarekin. Gero azalpen teorikoak emango dizkiete parte hartzaileei; hala nola, meategiko baldintzek nola eragiten duten argazki bat ateratzeko garaian; kameraren konfigurazioa; argiaren neurketa, Bulb modua; fokatzea; eta argiztapena. Horren ondotik, meategira sartu eta teorian ikasitakoa praktikara eramaten saiatuko dira.
Izena emateko
Bi modutara eman daiteke izena. Telefono bidez, 943 49 45 21 edo 943 49 50 69 zenbakietara deituz; edo posta elektronikoz
info[abildua]modobulb.es edo
arditurri[abildua]gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz. 50 euro balio du ikastaroak eta parte hartzaileek reflex kamera, kanpo-kliskagailua, tripodea, lentea garbitzeko zapia, linterna eta flash-a (aukerazkoa) eraman behar dute.