Taxibusaren zerbitzua indartu egingo dute Karrikan
Goizeko lehen orduan Karrika auzoan taxibusa jende dezentek erabiltzen duenez, zerbitzua indartzea erabaki du udalak. Hala, hilaren 17tik 28ra bi taxi joango dira Karrikara. Beharra berresten bada arazoak gainditzeko dauden aukerak aztertuko ditu udalak. Auzo batzarrean jarri zuten mahai gainean bizilagunek zerbitzu horren beharra.
Martxoan erabiltzaileen kontaketa egingo dute zerbitzuaren egoera erreala zein den hurbiletik jarraitzeko.