Energia alternatiboa eta zuhaitz landaketa, Itaia kolektiboaren eskutik
Donibaneko Itaia kolektiboak bi ekitaldi antolatu ditu asteburuari begira. Hasteko, ostiralean, hitzaldi bat izango da, 19:00etan, Aiton-amonen aterpean: Goiener kooperatibako ordezkariek energia alternatiboei buruz hitz egingo dute. Goiener Euskal Herriko lehen energia kooperatiba da, irabazi asmorik gabekoa, eta kontsumitzaileak eurak dira bazkideak. Energia berriztagarriak bultzatu nahi ditu.
Zuhaitz Eguna, igandean izango da
Bigarren ekitaldia igandean izango da. Ehun zuhaitz landatuko dituzte, eta “baxurde parranderoen izenak” jarriko dizkiete. 10:00etan, Meipin elkartuko dira, Jaizkibel aldera igotzeko.