‘Mozorro’ kartel irabazlea
Mozorro, Iñaki Fernandez Iturmendik aurkeztutako lanak iragarriko ditu 2014ko Hondarribiko Inauteriak. Iaz bezala, 25 lan aurkeztu dira udalak antolatutako lehiaketara eta epaimahaiak Mozorro goiburukoa hautatu du. Irabazlea eta gainontzeko guztiak Zuloaga etxean jarriko dituzte erakusgai, hilaren 24tik martxoaren 9ra arte.