Elizalde ikastetxeko Karroxa herritik barrena ibiliko da
Igande honetan (hilak 23), ihoteen barruan, Elizalde Herri Eskolak antolatutako Karroxa aterako da, ikasleek eskolan lantzen dutena (musika, bertsoak, antzerkia, txaranga, trikitilariak eta eskulanak) zuzenean ikusteko aukera izango dute herritarrek. 11:00etan ikastetxean hasiko da eta herriko kaxkoan ibili eta gero, Doneztebe plazan bukatu dute.
Iaz eman zioten Karroxa proiektuari hasiera eta aurten jarraipena emango diote. “Karroxa proiektua garrantzitsua da Elizalde Herri Eskolarako, herriko kultura eta ohiturarekin errotu eta lotzen delako. Gure proiektu honetan, eskola komunitate guztiarentzat dugu lekua, ikasle, irakasle eta gurasoentzat”, azaldu du ikastetxeak.