Inauterietako kartelen erakusketa martxoaren 5a arte
Inauterietako kartel lehiaketarako aurkeztutako lanen erakusketa jarri dute Zuloaga Etxean. Martxoaren 5a arte bisitatu daiteke, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara, eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.