Antxoko atez ateko bilketaren lehen eguneko "balorazio positiboa" egin du udalak
“Lasai, ondo eta positibo baloratzen ditugu bilketaren lehen egunekoak”. Hala eman du aditzera Antxoko alkateorde Izaskun Biurrunek. Antxotarrek atzo arratsean ekin zioten hondakinak atez ate biltzeari, eta lehen egunak udalak aurreikusitakoak bete ditu. “Lokalen erabilpena egokia izan da, eta bertako langileek hiru ordu eta erdi eman dituzte herritarrak hartzen eta haien zalantzak argitzen”, azaldu du alkateordeak. Jendearen erantzuna ona izan dela dio Biurrunek, baita jarrera ere. Bilketan aritu diren udal langileek hala adierazi diote.
Gure Zumardiko lokalarekin arazo bat izan zela jakinarazi du Biurrunek, sarrera giltzarekin ezin zelako, ireki baina jada konpondu dutela argitu du.
“Gertakari isolatuak”
Atez ateko sistema errefusatzeko neurri gisa, poltsak zintzilikarioetan utzi ordez, lurrean uzteko eskatua zuen Pasaia Garbia plataformak. Biurrunen arabera, izan da deialdi horri batu egin denik, baina ez omen dira poltsa asko izan. “Edukiontzi bat betetzeko adina”, zehaztu du Biurrunek.
Galizia Etxearen parean, arkupetan jarritako zintzilikarioetan utzitako hondakinei su eman, eta sute txiki bat sortu zuenik ere izan zen atzo. Edonola ere, udalak horiek “gertakari isolatuak” izan direla dio, “puntualak”.
Atzo arratsean protesta gisa izan zen elkarretaratze inprobisatuaren harira, zera adierazi du Biurrunek. “Ulertzen dugu hainbat jende kontra egotea, deseroso, baita haserre ere, eta beren desadostasuna adierazteko eskubidea dute”. Edonola ere, egunerokoak gauzak bideratuko dituela uste du alkateordeak, “gauzak pixkanaka bideratzen joango dira” .
Zentzu horretan datozen egunetan mahai teknikoak denaren jarraipena egingo duela argitu du Izaskun Biurrunek, bidean sor daitezkeen arazoei lehenbailehen irtenbidea emateko.
Jende asko hurbildu omen da Pasai Garbiak deia zabaldu zuen, sistemaren kontra protestazeko, poltsak zintzilikarioen azpialdean uzteko, eta hainbatek erantzun dio deialdiari, baiana