Ruper Ordorikak kontzertua emago du martxoaren 23an
Ruper Ordorika kantautore oñatiarraren kontzertua izango da martxoaren 23an, udalak antolatuta. Oiartzungo udaletxeko areto nagusian izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera. Sarrerak asteburu honetan bertan jarriko dituzte salgai Elorsoro kiroldegian, Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian, 10 eurotan. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da, 12 eurotan.