
Atzo bete ziren 38 urte Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela. Horren harira, Euskal Funtsaren Saharako Koordinazio Unitateak, Fronte Polisarioko ordezkariekin batera, euskal erakundeetan Saharako bandera jartzea proposatu zuen. Hondarribiko Udalak hori onartu zuelako jarri zuten atzo Saharako bandera udaletxearen atarian, “era baketsuan, zapalkuntzari aurre egiten dion herriarekiko elkartasun seinale bezala, eta Saharako herriari etorkizuna erabakitzeko berez dagokion eskubidea agintari marokoarrek onar dezaten eskatzeko”.