Aldaketak trafikoan, Urdanibia plazan
Irungo Udalak jakinarazi duenez, aldaketak egingo dituzte astelehen honetan, hilak 10, Urdanibia plaza inguruko trafikoan. Horrenbestez, Uranzu eta Junkal kaleetako trafikoa Larreaundirantz zuzenduko dute. Plaza inguratuko dute ibilgailuek, baina Euskaltegira iristean atzealdetik eraikinaren atzealdetik joan beharko dute, Eguzkitzalde kalean sartu arte.