HELTA helduen tailerreko joskintza ikastaroko kideak Doneztebe plazaren erdian jarri eta josteari ekin diote. Martxoaren 8a aitzakiatzat hartu, urtean zehar egiten duten lana erakutsi eta azaleratu nahi izan dute horrela. Kolore morea nagusi, haur, gazte zein heldu orratzak hartu eta josten aritu dira goizean zehar. Gero, egindakoa elkartu eta plazako bi zuhaitza zein Kontzejupeko poste bat
jantzi dituzte, giro eguzkitsuari kolore gehiago emanez.