
Ur bareetako Euskadiko txapeldunak
Irungo Santiagotarrak Arraun Elkarteak irabazi zuen aurreko igandean Bidasoa ibaian egin zen ur bareetako Euskadiko Piraguismo Txapelketa. Bigarren Donosti-Kayak taldea sailkatu zen eta hirugarren Itxas Gain. Gipuzkoako Txapelketan bigarren geratu zen Irungo taldea eta, hortaz, emaitza hobetu dute autonomikoan.
Haizea izan zen protagonista. Eguraldi onarekin hasi zen proba baina haize zakarra altxatu zen eta arraunketa geroz eta zailagoa egin zitzaien palistei. Hala, antolatzaileek txapelketarekin jarraitzeko erabaki hartu zuten, baina ibilbidean aldaketa batzuk egin eta gero. 140 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Banaka, irundarrek sei urrezko domina, zilarrezko bost eta brontzezko hiru domina eskuratu zituzten.
Asteburu honetan Espainiako Neguko Txapelketa jokatuko dute Sevillan eta bertan izango da Santiagotarrak.
Urrezko dominak
- Ramon Gorrotxategi, K-1 beteranoa.
- Aitor Gorrotxategi, K1 kadetea.
- Tania Prol, K1 kadetea.
- Ania Perez C1 kadetea.
- Javier Herrera, C1 seniorra.
- Jorge Fernandez Casadevante, C1 kadetea.
Zilarrezko dominak
- Oihan Sayar, K1 juniorra.
- Eneko Egiguren, K1 kadetea.
- Olatz Zabala, K1 23z azpikoa.
- Mikel Sanchez C1 seniorra.
- Aner Olazabal, K1 23z azpikoa.
Brontzezko dominak
- Ignacio Gonzalez, K1 beteranoa.
- Jon Moreno, K1 juniorra.
- Telmo Fernandez, K1 kadetea.