
404 metro koadroko azalera du estalkiak
Urtarrilean hasiz iren lanak eta amaitzera daude. Belaskoenea ikastetxeko estalkia jartzeko lanak bukatzear daudela esan du Irungo Udalak, eta hortaz, eguraldi ona edo txarra egin, patioaren zati bat erabili ahal izango dute ikasleek. Auzotarrek ere erabili ahal izango dute gune hori. Bi zatitan dago banatuta tapaki hori, eta denera 404 metro koadro hartzen ditu.
Estalkia jada jarrita dago. Lanak bukatzeko falta dena da kirol pistetako marrak berriro egitea, saskibaloiko kantxako saskiak eta ateak tokiz aldatzea, eta bestelako lan txikiak. Lurgoien SA enpresa egiten ari da hobekuntza lan horiek, 95.899 euroko aurrekontuarekin.