Oriok irabazi du batel estropada Trintxerpen
Atzo jokatu zen Trintxerpen Gipuzkoako batel ligako hamaikagarren jardunaldia. Seniorretan Oriok irabazi zuen estropada. San Pedro laugarren izan zen, Zarautz eta Hernaniren atzetik eta Hibaika zortzigarren, Tolosaldea, Orio eta Getariaren atzetik. San Juan hamargarren izan zen.
Nesketan, promesen kategorian, Hibaikak irabazi zuen beste behin.