Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Xakeko lehen taldeak aurrekoekiko tartea murriztu du eta hobetzen jarraitu nahi du azken jardunaldian

Gipuzkoako xake ligako Ohoreko Mailako Hondarribia-Markaxka A taldeak 1-3 irabazi zuen larunbatean Arrasaten. Laugarren postuan segitzen dute baina bigarrena bi puntura dute. Azken jardunaldian posturen bat igotzen saiatuko dira baina zaila izango dute. Lehen Mailan jaitsierako bi postuak erabakiko dira eta hautagaien artean Marlaxka B dago.

asier perez-karkamo
Oarsoaldea
2014/03/17
Gipuzkoako xake ligako Ohoreko Mailan dagoen Hondarribia-Markaxka A taldeak 1-3 irabazi zuen larunbatean Arrasaten Arlutz B taldearen aurka eta aurreko taldeekiko tartea murriztea lortu du. Laugarren postuan segitzen dute baina orain liderra lau puntu eta erdira dago eta bigarren bi puntura. Anaitasuna Kakutek 2,5 puntu ateratzen dizkio Iriondori eta ia ziurtzat eman daiteke Euskal Ligara igoko dela. Azken jardunaldian posturen bat irabaztea zaila du Hondarribiko lehen taldeak. Bigarren Iriondoren kontra jokatuko dute eta haiekin berdintzeko 3-1 irabazi beharko lukete hondarribiarrek. Emaitza hori hobetuz gero, hirugarren dagoen Eibar ere aurreratu dezakete eta bigarren posturaino igo, baina horretarako Iriondoren gainetik pasatu beharko luke Marlaxkak eta Eibarrek hamargarrenaren kontra huts egin. Ezinezkoa ez, baina ia. Lehen Mailako taldea larri Lehen Mailan Marlaxka B-k 4-0 galdu zuen Grosen eta sailkapenean lau postu galdu ditu. Gainera, azken jardunaldia liderrarekin jokatuko du eta, larunbateko emaitza hobetu beharko du ezustekorik ez badute nahi. Hiru talde ditu Marlaxka Bk atzetik eta bi jaitsiko dira Bigarren Mailara. Marlaxkak 18,5 puntu ditu, Idiazabal A-k18, eta Fortuna A-k eta Idiazabal B-k 17. Azkenak bosgarrenaren kontra jokatuko du eta beste biek elkarren artean. Fortunak irabaziko balu, Idiazabal ordezkaririk gabe geratu daiteke Lehen Mailan, baina gauza asko gerta litezke, azken jardunaldian sei taldek behintzat izango baitute atzean jaitsieraren mamua. Arlutz C taldea zazpigarren tokian dago, 19 punturekin, azkenak baino 2 puntu gehiago —lehia bakoitzean 4 partida jokatzen dira eta bakoitzak puntu bat zenbatzen du—. Kanporaketa lasaiak Marlaxkako beste bi taldeak eroso daude sailkapenean. Biek 2na egin dute asteburuan eta denboraldiko azken jardunaldia presiorik gabe bukatuko dutela dirudi. Bigarren mailan jaitsiera fasea ari da jokatzen Marlaxka C eta aurten bi talde jaitsiko dira bakarrik —Euskal Ligatik ez delako talde gipuzkoarrik jaitsi— eta Marlaxka dagoeneko salbu dago, azken bigarrenak eta azken hirugarrenak elkarren artean jokatuko dutelako eta, Marlaxkak 4-0 galduko balu ere, biek ezingo lukete Hondarribiko taldea gainditu. Eta Hirugarren Mailan, Marlaxka E-k 2-2 berdindu zuen Getarian, Ketarekin. Igoera fasea jokatzen ari dira Marlaxkakoak nahiz eta igotzeko aukerarik ez duten. Klubeko gazteek osatzen dute Marlaxka E eta haientzako igoera fasea jokatzeko saria izan da, denboraldia luzatzeko eta ligan eskarmentua hartzen jarraitzeko aukera izan dutelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.