Arrazakeriaren kontrako XVII martxa, igandean
SOS Arrazakeriak urtero Trintxerpetik Donostiara egiten duen arrazakeriaren kontrako martxa igandean da. Aurtengoa martxaren XVII. aldia da, eta Zirkulatu: Europa ireki baten alde izango du leloa. SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak egin dute mobilizaziorako deia, eta 58 gizarte erakunderen atxikimendua jaso dute. 11:30ean abiatuko da martxa Trintxerpetik, eta 13:00etarako Donostiako Bulebarrera iritsiko dira. Mobilizazioarekin gogoan izango dituzte Melillara (Espainia) eta Lampedusara (Italia) iristen saiatzen diren etorkinak.