Gaur bete dira 30 urte Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituela Pasaiako badiaren bokalean, Donibanen. Ekinbide judizial luze eta neketsuen ondoren, oraindik ere ez dago operazio horren erantzulerik.
http://youtu.be/uYybzAq_3Go
-
-
Pasaiako udaletxe zaharrean, Donibanen, pankarta
-
-
Hildakoen omenezko monolitoan, lore sortak, gaur
-
-
Hildakoen siluetak, arroketan, gaur
Gaur bete dira 30 urte Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituela Pasaiako badiaren bokalean, Donibanen. Ekinbide judizial luze eta neketsuen ondoren, oraindik ere ez dago operazio horren erantzulerik.
Gaur goizean Donibanen hotz egiten zuen, haizea zakar, euria. Isil-isilik zegoen Puntetako bidea, bertan dago Rafael Delas eta Jose Maria Izura iruindarren, eta Pedro Mari Isart eta Dioni Aizpuru azpeitiarren oroimen monolitoa. Bi lore sorta zeuden jarrita bertan. Puntetako bidean, Donibanetik zehar, hainbat pankarta sarraskiaren erantzuleak eskatuz.