Ikurrinaren Aldeko Eguna egiten ari dira gaur Lezon. EAEn Espainiako Gobernuak duen ordezkariaren eskaeraren harira auzibide guztiak agortuta, derrigor jarri beharko dute udaletxean Espainiako bandera, eta horren harira horren kontrako eta ikurrinaren aldeko mobilizazio eguna egiten ari dira Lezon
http://youtu.be/YYls8Ml0dyI
Ikurrinaren Aldeko Eguna egiten ari dira gaur Lezon. EAEn Espainiako Gobernuak duen ordezkariaren eskaeraren harira auzibide guztiak agortuta, derrigor jarri beharko dute udaletxean Espainiako bandera, eta horren harira horren kontrako eta ikurrinaren aldeko mobilizazio eguna egiten ari dira Lezon. Bertan parte hartu dutenek ez dute Espainiako bandera ikusi nahi udaletxean, eta Inposaketarik ez, Lezon ikurrina leloarekin kalejira egin dute goizean herritik zehar.
Kalejira Gurutze Santuaren plazan bukatu da. Bertan ekitaldia egin dute, Hitza hartu dutenek esan dute herriko elkarte eta talde gehienek bat egin dutela ikurrinaren aldeko manifestuarekin, eta horiek denak zerrendatu dituzte (bideoan). Gehiago bildu nahi dituzte. Horrez gain, inposaketarik ez dutela onartzen esan, eta herriko etxeetako balkoietan ikurrina jartzera animatu dituzte lezoarrak.
Hilaren 28an jarrita egon behar du Espainiako banderak udaletxean. Egun bat lehenago, hilaren 27an, udalbatzarra egingo dute gaiaren gainean hitz egiteko.
Ikurrina nonahi
Faroletan, hesietan, balkoietan, kalean soketatik zintzilik… Toki guztietan dago jarrita ikurrina egunotan Lezon. Ikurrinarik garaiena Euskal Herria plazako mastan jarrita dagoena da. Gaurko mobilizazioetan herritarrek ere nonahi eraman dute euskal ikurrina, eskuetan, sorbaldari lotuta, bufanda bezala, buruan… Euskal Herria plazatik goizean abiatu den kalejiran ehunka lezoarrek parte hartu dute. Horren aurrean dantzariak ikurrina handiarekin eta txistulariak zihoazen, ondoren Lezoko alkatea eta alkate izandakoak nahiz zinegotziak, eta ondoren, beste ikurrina handi baten atzetik, herritar guztiak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.