Palak eta eskorgak, hondakinen artean ametsak pilatzeko
Laugarrenez bildu dira gaur antxotarrak Luzuriaga garbitzeko. Palak eta eskorgak eskuan, nekaezin ari dira azken urteetan bertan pilatu den zikinkeria mordoa jasotzen. Eta ez da zeregin makala, era guztietako hondakinek eraikina hartuta baitute goitik behera. Baina antxotarrei proiektuak ez zaizkie falta, eta horiei guztiei tokia emango dien gunea eskura edukitzeak ematen duen bultzada eta ilusioarekin eskuz esku ari dira lanean, martxan, etenik gabe. http://youtu.be/zYDuVwgzkEs