Luis Marianoren entzunaldien saio berria Irunen, hilaren 26an
Bihar, hilak 26, asteazkena, Luis Mariano jai zelaren 100. urteurrenaren harira antolatzen ari diren entzunaldien saio berria egingo dute Amaia KZko hitzaldi aretoan. Laugarren saioa izango da. Bertan Marianoren abestiez eta argazkiez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ordubeteko saioa izango da.