Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte datozen egunetan Kultur Etxeko areto nagusian, Denda kalean. Bigarren hiruhilabeteko jardueraren barruan kokatzen da eta musika tresna desberdinetako ikasleek parte hartuko dute.
Ostiral honetan saio bikoitza izango dute. Batetik, saxofoi ikasleen emanaldia izango da eta, ondoren, ikasle helduen topaketa.
Akordeoi ikasleek ere errepikatuko dute. Apirilaren 1ean kontzertua emango dute Kultur Etxean eta hil horren 6an, igandea, Debako akordeoi topaketara joango dira.
Musika eskolako ikasleen kontzertuak
- Hilak 28, ostirala, 18:00etan. Saxofoi ikasleen arloko kontzertua. Ondoren, ikasle helduen topaketa, 20:00etan.
- Hilak 31, astelehena, 18:30ean. Gitarra ikasleen arloko kontzertua.
- Apirilak 1, asteartea, 18:30ean. Akordeoi ikasleen arloko kontzertua.
- Apirilak 2, asteazkena, 18:00etan. Tronpeta ikasleen arloko kontzertua.
- Apirilak 3, osteguna, 18:30ean. Flauta ikasleen arloko kontzertua.
- Apirilak 5, osteguna, 12:00etan. Oier Etxabururen piano ikasleen arloko kontzertua.
- Apirilak 7, astelehena, 18:30ean. Biolin ikasleen arloko kontzertua.
- Apirilak 8, asteartea, 18:30ean. Biolontxelo ikasleen arloko kontzertua.
- Apirilak 9, asteazkena, 17:30ean. Klarinete ikasleen arloko kontzertua. 18:00etan kontzertu soziala emango dute San Gabriel egoitzan.
- Apirilak 10, osteguna, 18:30ean. Miren Erostarberen piano ikasleen arloko kontzertua.