Saxofoi ikasleen kontzertua eta helduen topaketa, ostiralean
Hondarribiko Musika Eskolako 2. hiruhilabeteko ekitaldien barruan, saxofoi arloko ikasleek kontzertua emango dute ostiralean, hilak 28, 18:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Ondoren, ikasle helduen topaketa izango da, 20:00etan. Bi ekitaldiak doan dira.
