Zutik, Rodriguez, Manterola, Maiz epailea, Eskudero eta Rekarte. Makurtuta, Ontsalo, Senperena, Calvo eta Ruiz de Azua.
Euskal Herriko Pala Txapelketa orain aste batzuk hasi bazen ere, gizonezkoak hasi ziren jokatzen. Emakumeak joan den asteburuan hasi ziren. Gazte Mailan jokatuko dute emakumeek eta sei bikote daude ligaxkan: Arabako bi eta Gipuzkoako lau. Igandean hasi ziren partidak jokatzen eta Arabako Calvo eta Ruiz de Azua bikoteak 25-24 irabazi zuen Tolosaldeko Intxaurre taldeko Ontsalo eta Senperenaren kontra. Partida orekatu eta luzea izan zen.
Gizonezkoei dagokionez, bederatzi kanporaketa jokatu zituzten; Hirugarren Mailako bost, Bigarren Mailako bi eta Lehen Mailako beste bi.
Hirugarren Mailari dagokionez, Mitxelena eta Berabide oiartzurrek 25 eta 19 irabazi zuten Rodriguez eta Pagoaga bikotearen kontra eta hurrengo fasera pasatu dira. Beste bikote oiartzuar batek ere jokatu zuen baina kasu horretan Getaria eta Olasagastik ezin izan zuten irabazi. Olasagastik ezin zuen jokatu min hartuta dagoelako eta haren ordez Errenteria-Oreretako Patxik jokatu zuen. Galduta, kanporatuak gelditu dira.
Bigarren Mailan, Pagola eta Leundak 25 eta 9 irabazi zien Lujanbio-Lujanbio bikoteari.
Lehen Mailan, Ramos-Zubimendi bikoteak 25 eta 17 irabazi zuen Bikutze-Gastesiren kontra eta emaitza bera lortu zuten Jon-Unda eta Rodriguez-Santamaria bikoteek jokatutako partidan.
[box]
Heldu den asteburuko partidak
Apirilak 5, larunbata. 08:30ean
2. Maila. Ormazabal-Goiburu/Legarreta-Legarreta
2. Maila. Gaizka-Gabiola/Hita-Salaberria
2. Maila. Berho-Goñi/Zapirain-Galdos
2. Maila. Iñaerrea-Etxenike/Katalintxo-Izoztegi
Apirilak 6, igandea. 08:30ean
3. Maila. Askasibar-Roteta/Karrera-Karrera
1. Maila. Errasti-Esnaola/Larralde-Zumeta
1. Maila. Kerejeta-Gurrutxa/Lazkano-Huegun
2. Maila. Ben Ali-Garmendia-Etxarri
2. Maila. Laborde-Mitxelena/Barbulo-Aranjuelo [/box]