Iruñeara joateko deia zabaldu du Harremantxo talde feministak
Larunbatean abortuaren legearen kontra eta emakumeon erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa antolatu dute Iruñean, eta Antxoko Harremantxo talde feministak hara joateko deia zabaldu du. Jakinarazi dutenez, Oarsoaldeko mugimendu feministak autobusa antolatu du. Autobusa 15:00tan aterako da Oiartzundik (liburutegiko paradatik), eta eskualdean geldialdiak egingo ditu jendea hartzeko: Oreretan Panierreko zubian, eta Pasai Antxon, Toyota ondoko biribilgunean. Txartelak aurretik eskuratu beharko dira, Antxon, Kamio tabernan eta eta Donibanen Itziarren.