Irungo Arretxe-Ugaldeko enpresa berritzaile gunea %80an beteta dago
Arretxe-Ugaldeko industriagunea ia beteta dago. %80ko okupazioa du. Teknologia berri eta ikerketa enpresak daude bertan, zazpi denera, eta Irungo Industrialdeak sustatu zuen, Bidasoa Bizirik-ekin batera. Jose Antonio alkatea gaur izan da bertan bisitan, Miguel Angel Paez Sustapen Ekonomikorako zinegotziarekin batera. Alkateak esan du bertako enpresak hiriko ekonomia jarduera eta sare industriala indartzeko baliagarri direla, ideia berritzaileekin, eta ingurune moderno batean.
Bertako enpresak ez dira tamaina handikoak, eta behin-behinean daude bertan. Bakoitzarentzako espazioak ditu enpresa bakoitzak, eta horiek gune komunak partekatzen dituzte. Hala, honako enpresak daude bertan: AGS-BTP Iberica, Opptimiza Spatial Information Based Products and Services, Kubbit Information Technology SL, Atelei Engineering, Etorki Games, Irrati Lan eta Fautory.