
Behobide, sariekin
Claudia Behobide hondarribiarrak Azkaineko IX. Neska Korrika lasterketa irabazi zuen larunbatean. 7,2 kilometro proba da Azkainekoa, eta mendi nahiz asfalto gainean egiten da. Behobidek 29 minutu eta 12 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Iratxe Aranburu (30:20) eta Carole Mendilahatxu (31:57) igo ziren berarekin podiora eta Ana Reina irundarra laugarren geratu zen
Txapela, lore eder bat eta landutako harri bat eraman zituen etxera Behobidek. Sasoitsu dago hondarribiarra baina laguntza behar izan zuen saria kotxeraino eramateko. Lehen aldia izan zen Behobidek soilik neskentzako antolatutako lasterketa batean parte hartzen zuela eta orain arte lortutako saririk handienetakoa eraman zuen oroigarri bezala.