Estatuen esku-hartzea salatzeko elkarretaratzea izango da gaur
‘Estatuen esku-hartzeak gelditu” lelopean, Kontseiluak deituta elkarretaratzea izango da gaur Doneztebe plazan, 20:00etan. Kontseiluak salatu duenez “estatuen esku-hartzeak ez dira berriak”, baina, “azkenaldian bi estatuak aspaldiko erarik agerikoenean ari direla” uste du. Zehaztu dutenez, Espainiako Estatuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste 46 udalen aurka egin du azken hilabeteotan, hizkuntza-politikari lotutako hainbat arlotan.