Itaia Kolektiboak Basurde parranda antolatu du ostiralerako
Donibaneko haurrek badute ostiral arratsalderako plana. Itaia Koektiboak, Basurde parranda izenarekin, txikienentzako hainbat jarduera antolatu ditu, 17:00etatik aurrera, Bizkaia plazan. Arraun tailerra eta txintxorro estropada egingo dituztela iragarri dute, baita ergometro froga ere. Horrez gain, itsas mural margotzea egingo dute, eta batzuek margolanak egiten dituzten bitartean, beste hainbatek sukaldari arituko dira, gaileta eta madalena tailerrean. Haurrek prestatzen dituzten madalenak eta gailetak banatuko dituzte askarirako.