Josefa Calvo irundarra, 108 urterekin, Gipuzkoako pertsona zaharrena da
Gaur bete ditu 108 urte Josefa Calvo Miguelek. Irungo Ama Xantalen adinekoen egoitzan bizi da, eta bertan senitartekoen, lagunen eta ordezkari politikoen bisita jaso du, tartean, irudian ikus daitezkeenez, Jose Antonio Santano alkatearena. Gipuzkoan urte gehien dituen pertsona da Calvo.