Aste Santuko jaiegunak direla-eta aldaketak hondakinen bilketan
Udalak jakinarazi duenez, Aste Santuan hainbat aldaketa egongo dira hondakinen bilketan:
Trintxerpe-San Pedro:
– Hilaren 16an, asteazkena, ez da hondakinik jaitsi behar, ostegunean, hilak 17, ez delako bilketarik egongo.
Donibane:
– Eguneroko bilketan ez da aldaketarik egongo.
– Aste Santuko ostegunean, hilak 17, ez da traste eta altzari zaharren bilketarik egingo.
Antxo:
– Lokaletara errefusa asteazkenean, hilak 16, jaitsi behar da.
– Aste Santuko jai egunetan lokalen ordutegia 08:00etatik 11:00etara artekoa izango da.
– Zintzilikarioa dutenek, kalean edo Gure Zumardiko lokalean, errefusa asteartean, hilak 15, jaitsi behar dute.
– Aste Santuko ostiralean ez da traste eta altzari zaharren bilketarik egingo.