Death Metal gaua bihar Irungo Tunk aretoan
V. Euskal Metal Fest egingo dute bihar (larunbata, hilak 12) Irungo Tunk aretoan. Bertan hainbat talde bilduko dira, honakoak: Sinister, Noxbleed, Aposento, Deadly Whispers, Bloody Brotherhood eta Matanza.
Jaialdia 19:45ena hasiko da, eta Tunk-eko ateak 19:30ean zabalduko dituzte. Sarreren prezioa leihatilan 25 eurokoa da, eta aldez aurretik erosten bada, 20koa.