Apaiziartzako ekoizleek, Pasaia Zero Zabor taldeak, Mitxintxola kontsumo taldeak eta Bixi-Bixi elkarteak, “espekulazioaren gainetik, Gaintxurizketa bizirik” nahi dutela aldarrikatzeko kultur egitarau oparoa antolatu dute maiatzerako. Hona egitaraua:
Maiatzak 13:
81 amama dokumentalaren emanaldia, Donibaneko Victor Hugo etxean, 19:30etik aurrera.
Izaro Gonzalez Laregi, dokumentalaren zuzendaria, emanaldian izango da. Dokumentalak XX. mende hasieran jaiotako amonen bizimodua aztertzen du, zehazki, nekazari bizitza tradizionalean. Kultur transmisioa eta euskalduntasuna ulertzeko hausnarketa plazaratzen du euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiari buruzko proiekzio honek.
Maiatzak 17:
Apaiziartzako baratzetara bisita gidatua eta bertako ekoizleekin solasaldia. 09:00etan irtengo dira Meipitik. 14:00etan, bazkaria Bixi-Bixi elkartean eta ondoren kantaldia Isuo Sasiia abeslari zarauztarrarekin.
Maiatzak 23:
Galtzagorriei to, Inaxito! aurkezpena, euskal mitologia jolasa eta bertsoak zipriztindua. 17:30ean Bizkaia plazan, eta eguraldi txarra eginez gero, zineman.
Maiatzak 24:
Bertso Tabern, inprobisazioa garagardo bitsetan emanaldia, Alabortzako kantinan, 20:00etan. Eguraldi txarra egingo balu, Itziar tabernan. Lau musikarik eta bi bertsolarik osatzen dute taldea, eta bat-batekotasuna eta doinu ir
landarrak uztartzen dituzte.
Maiatzak 31:
Bertso afaria Bixi-Bixi elkartean, Amets Arzallus eta Alaia Martinekin, 20:00etatik aurrera. Gai jartzailea: Donibane Azkarate.