Gaztearteanen balorazio positiboa egin dute Irunen
Gaur egin du Irungo Udalak 2013ri dagokion balantzea, Gazte Sailari dagokionez. Horrela, Gazteartean egitasmoak izan duen garapena goretsi du Fernando San Martin Gazteria zinegotziak, eta horren barruan egin diren programen barruan 3.000 bat gaztek parte hartu dutela esan du: Gazteartean-en gazteei begirako sorkuntza, espresio eta elkarlan jarduerak egin dituzte.
Martindozenea gaztelekuaren datuak ere eman ditu, betiere iazkoak. Bertatik, modu batera edo bestera, 8.745 erabiltzaile pasatu direla jakinarazi du udal ordezkariak, iaz baino %5,8 gehiago.
Lapize eta Katea auzoko ludoteken jarduerari buruzko gogoeta ere eign du San Martinek. Esan duenez, handitu egin da horietako erabiltzaileen kopurua 2012arekin alderatuz, %23 zehazki. Horrez gain, udako udalekuetan egiten den ahalegina nabarmendu du.