Urrezko edukiontzia jasoko du Larreaundi auzoak, birziklatzeagatik
Txinzerrek botatako erronkan hondakin gehien bildu dituen auzoa izan da martxoan Irungo Larreaundi. Zehazki, 2,85 kilo biztanle eta hileko birziklatu dute. Bigarren tokian geratu da Hondarribiko Alde Zaharra, 2,76 kilo. Hirugarren tokian, azkenik, 2,64 kilo birziklatu dituen Zimizarga auzoa geratu da.
Horrenbestez, datozen lau asteetan urrezko edukiontziaren gunea egongo da jarrita auzoan, bertakoek egin duten hondakinak bereizteko ahaleginaren sari sinboliko gisa. Kanpaina horrekin birziklatze maila hobetzea du helburu Txinzerrek.