Ekonomia zikloa antolatu du Oiartzun Azmarrin taldeak, egungo egoera ekonomikoaz gogoeta egiteko, eta horren alternatiben berri emateko. Horretarako bi hitzaldi eta gogoeta saio bat antolatu dituzte maiatzean eta ekainean. Ondokoak dira:
- Maiatzaren 6an, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian, Zer egiten dute zure diruarekin? izenburupean hitzaldia emango du Oskar Aranzabal ekonomialariak. Ondoren solasaldi irekia egingo dute. Zertarako erabiltzen dute? Nola? Seguru al dago dirua banketxeetan? galderei erantzungo die bertan Aranzabalek.
- Maiatzaren 27an, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian, Zer egin dezakezu zure diruarekin? izenburuarekin hitzaldia, FIAREko eta Coop57ko kide banarekin. Ondoren, solasaldia. Sistema tradizionalen aurrean dauden alternatiben berri emango dute, besteak beste Banka Etikoa edo kooperatibak.
- Ekainaren 17an, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian, Proiektu herrikoiak Oiartzunen leloarekin gogoeta saioa egingo dute, proiektuetako kide eta herritarrekin. Inguruko egitasmoak ezagutzeko aukera izango da, tartean, moneta propioa edo denbora bankuak.