Hamaika dira denera aurtengo Alarde Parekidean desfilatuko duten konpainiak. Izan ere, Santiagoko konpainia eratu dute hilabete honetan auzokideek eta aurtengo sanmartzialetara begira dena antolatzen hasi dira dagoeneko.
Horiek horrela, apirilaren 24an egindako bileran Tino Zamora eta Karmele Tolosa aukeratu zituzten konpainiako kapitain eta teniente, hurrenez hurren.
Orain, kantinera bila dabil konpainia, beraz, izena emateko interesa duten lagunek Alarde Parekidearen
webgunearen bitartez egin dezakete. Hautaketa maiatzaren 9an egingo dute, Santiagoko Auzo Elkartearen egoitzan, 19:30ean.