Irun Factory sormen lantegiak Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarraren azken lana ikusgai jarriko du bihartik aurrera.
Buen tiempo, buen tiempo en la vida da obraren izenburua, eta Wilhelm Reich (1897-1957) psikoanalista estatubatuarrak energiaren inguruan garatutako teorietan oinarrituta dago. Erakusketa osatzeko kuartzo harriak, paisaien argazkiak eta testuak erabili ditu artistak.
Iruretagoiena EHUko Arte Ederren fakultateko irakaslea da, eta momentura arte, hainbat lekutan burutu ditu erakusketak, besteak beste: Getariako Cristobal Balenciaga museoan, Bilboko Rekalde Aretoan eta Guggenheim museoan, New Yorkeko The Gabarron Foundationen… Hainbat sari ere irabazi ditu artistak.
Lan jardunaldia
Sormen proiektu honen inguruko lan jardunaldia antolatu dute Irun Factoryko kideek ekainaren 20rako. Iruretagoienak berak gidatuko du tailerra, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Parte hartu nahi duten lagunek 633 351 545 telefono zenbakian egin dezakete (18:00-20:00) edota
e-posta bidez.