Ficab jaialdian parte hartutako bi film emango dituzte ostiralean
Nazioarteko Arkeologia Zinemaldian (FICAB) parte hartutako bi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte maiatzaren 2an, 19:00etatik aurrera, Oiasso Erromatar Museoan. Ekainberri, nuevo cobijo para el arte rupestre eta Artistas de la Edad de Piedra: los artistas magdalenienses filmak dira Oiasson emango dituztenak. Sarrera debalde izango da.