Traineru Kluben Elkarteak (TKE) antolatzen duen emakumeen Euskotren emakumeen ligak badu forma. Aurten seigarren sasoia izango du emakume arraunlarien proba gorenak, eta zortzi estropada puntuagarri izango ditu. Lehen biak, puntuagarriak izateaz gain, sailkapen estropadak izango dira. Izan ere ligan aritzeko, Zumaiaz gain —iazko ligaren txapeldun izateagatik plaza ziurtatua du ligan—, beste hori traineru behar dituzte, eta zazpi hautagai daude: Hibaika, San Juan, Orio, Getaria-Zarautz, Cabo da Cruz, Samertolameu Meira eta Santoña.
Hortaz, lehen bi estropada horietan —Pedreñan eta Donostian egingo dituzte uztailaren 12an eta 13an, hurrenez hurren—, erabakiko da nortzuk saiatuko diren Zumaiari iazko txapela kentzeaz. Oarsoaldeko traineruek, Hibaikak eta San Juanek, aukera handiak dituzte aurten ere ligan izateko, baina ikusi beharko da galiziarren zein kantabriarren maila zein den.
Honakoak dira ligako estropadak:
- Uztailaren 12an, 16:30ean, Pedreñan (sailkapen estropadaren lehen eguna).
- Uztailaren 13an, 12:00etan, Donostian (sailkapen estropadaren bigarren eguna).
- Uztailaren 19an, 18:00etan, San Pedron.
- Uztailaren 20an, 12:00etan, Orion.
- Uztailaren 26an, 18:00etan, Getxon.
- Uztailaren 27an, 12:00etan, Zierbenan.
- Abuztuaren 16an, 18:00etan, Zarautzen (lehen jardunaldia, ligarako puntuagarria da)
- Abuztuaren 17an, 12:00etan, Zarautzen (bigarren jardunaldia, ligarako puntuagarria da)