Ander Mutuberria eta Aritz Sistiaga bikotea
Zenbait irundar lehiatuko dira asteburu honetan Gasteizen jokatuko den Gravni txapelketaren finalean. Izan ere, Gomazko Paleta modalitateko Gipuzkoako ordezkaritza irundarrez osatuta dago, jubeniletan, 22 urte azpiko mailan, zein seniorretan. Ramuntxo Trinkete klubeko zein Kurpil Kirolak elkarteko kirolariak dira ordezkaritza osatzen dutenak.
Entrenatzailea ere Iruni oso lotuta dagoen Sebas Martinez da, orain dela 12 urte bertan bizi den Argentinako pilotaria, hain zuzen.
Horiek horrela, Gipuzkoako ordezkaritza osatzen duten irundarrak ondokoak dira:
– Jubenilak: A. Sistiaga, A. Mutuberria, J. Agerralde, U.Sagarzazu eta G.Pagola.
– 22 urte beherakoak: G.Pablos eta A.Monserrat.
– Seniorrak: S. Martinez, D. Loza, A. Galdos eta L. Lazkano.