Ohiko osoko bilkura egingo dute Oiartzungo Udaleko zinegotziek maiatzaren 7an, 19:00etatik aurrera, udaletxean. 11 puntuko plenoa da. Honakoa da gaien zerrenda:
- Aurreko batzarraldien aktak onartzea.
- Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria lelopean aurkeztutako mozioa.
- Plan Orokorraren hasierako onarpenari jarritako alegazioen erantzuna.
- Tichila-Oiartzun senidetzeko protokolo proposamena.
- Anorexia eta bulimiaren aurka lan egiten duen Acabe elkarteak onura publikoko aitorpena jaso dezan udalaren atxikimendua.
- Oiartzungo Udala eta Harri Beltza elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.
- Hondakinen kudeaketari buruz Oarsoaldea SArekin hitzarmena sinatzea.
- Udaleko Brigadarako zerbitzurako biltegi moduan erabiltzeko, Iturriotz auzoko Makutso bidea 5 zenbakian kokatuta dauden pabilioiak erosteko proposamena.
- Aurreko urteetako hainbat isun anulatzeko proposamena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Galdera eta eskariak.