Oiartzungo kenpo kai kirolarien uzta oparoa Espainiako Txapelketan
Hilaren 26an jokatu zen Linaresesn (Jaen Espainia) Espainiako Kenpo Txapelketa. Bertan izan ziren, Euskadiko Selekzioa ordezkatuz, Oiartzungo Kenpo Kai Honbu taldeko hainbat kide, Alain Isasa, Alain Basasoro, Haritz Gomez, Sergio Granado, Ana Perez, Jon Ander Rodriguez eta Patricia Sanchez. Metal sorta ekarri zuten Oiartzunera.
Izan ere, Alain Basasorok urrea irabazi zuen borroka iraunkorreko Senior Mailan, munduko txapeldunari finalean irabazita. Alain Isasa, berriz, hirugarrena izan zen formen (Katak) atalean, eta Haritz Gomez hirugarren izan zen ere, kasu honetan Promesa Kopako 58-75 kilo tarteko kategorian.
Emaitza horiek arrakastatzat eman dituzte Honbuko ordezkariek, esan dutenez, maila handiko 200 kirolari bildu zirelako Linaresen, “Oiartzungo kenpo kirolariak erreferente dira estatu mailan nahiz nazioartean”.
Gainera, Vidal Maisuari aitortza egin zioten txapelketa horretan, 2013ko Maisu Saria eman ziotelako Espainiako Kenpo Departamenduko nahiz Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko kideek. 30 urte daramatza Vidal Maisuak kenpoa irakasten herrian, “eta herriaren izena nazioartean ezagutarazi du”.