Rudyren margolana: Hendaiako bikiak
Bidasoaldeko Kabigorri Ateneoak erakusketa berria ikusgai jarriko du bihartik aurrera eta maiatzaren bukaerara arte. Juan Ramon Rudy nafarraren 18 margolanek osatuko dute erakusketa. Horretarako, olioa eta erretxina erabili ditu batik bat margolariak.
Jaiotzez nafarra izan arren, hainbat hamarkada eman ditu Irunen margolariak. “Autodidaktatzat” jotzen du bere burua Rudyk, eta EAEko paisaia pintore ezagunetarikoa da gaur egun. Gainera, “argiaren intentsitatea” modu perfektuan irudikatzeagatik ospea hartu duen margolaria da.
Maiatzaren 31ra arte ikus daiteke erakusketa, Kabigorriren ohiko ordutegian.