Apaiziartza proiektuaren defentsn joan den abenduan egindako elkarretaratzea
Urgentziazko batzar deialdia egin dute Apaiziartza proiektuaren inguruan bizi diren lagunek. “Alarma egoera” bizi dutela esan dute eta horren adierazgarri azken erasoa izan da haien hitzetan: “Apirilaren 16an baratzako kide bat etxeratu zenean, sarrerako atea hautsita, altazariak apurtuta, sukaldea, logelak eta leiho guztiak txikituta aurkitu zituen”. Salaketa jarri dutela Apaiziartzako kideek baina gertaeren larritasunaren aurrean batzarra deitu dute ostegunerako 19:00etan Txerrimuñon, eta lezoar guztiak deitu dituzte bertara.
Apaiziartza proiektua orain bi urte eta erdi abiatu zuten Gaintxurizketan foru aldundiaren jabetzako baserri erdia eta lurra “okupatuta”: “baserriaren eta lurraren erabilpena berpiztu eta bertatik elikadura subiranotasuna bermatu dugu”. Apaizizartza proiektoak, Oarsoalde mailako kontsumo sarea sortu duela bestalde nabarmendu dute bertan lanean ari diren lagunek. “75 familiek hartzen dute parte nekazaritza ekologikoa oinarri duen kontsumo sare horretan”, azaldu dute.
“Mehatxuak eta jazarpena”
Zazpi hilabetetik hona egoera aldatu dela eta bi bizilagunen mehatxuak eta jazrpena etengabeak direla salatu dute Apaiziartzako kideek, “goraka doaz gainera erasoak. Bizilagunhauek ez dute inongo loturarik gu erabiltzen ari garen baserri erdia eta lurrekin, baina beraien jarrera oldarkorra arriskuan jartzen ari da proiektu osoa”. Horrenbestez, aurtengo uzta arriksuan dagoela gaineratu dute, “eraso eta mehatxuak gelditzeko prest ez daudelako, Lezoko Udala eta Foru Aldundiaren ateak jo baditugu ere. Bizilagun hauen estrategia premeditatu eta erasokorraren intentsifikazioak gainera, agerian uzten du Apaiziartzako mugak gainditzen dituen esfera espekulatibo eta moniopolistan oinarrziten direla erasoak”.
Batzarraz gain, Apaiziartza proiektuaren defentsan antolatuko dituzten ekintzetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.