Donibanen bi autobus bete nahi dituzte Gure Esku Dago iniziatibaren giza katerako
Datorren ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean Gure Esku Dagok osatu nahi duen giza katera joateko bi autobus bete nahi dituzte Pasai Donibanen. Helburu hori lortzeko, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara, plazan metroak eta kamisetak saltzen izango direla jakinarazi du Donibanen iniziatiba bultzatzen ari den taldeak.