Gaur hasiko da Oiartzunen erabakitzeko eskubidearen aldeko astea
Gaurtik, igandera arte, Gure Esku Dago herri dinamikaren barruko ekitaldiak egingo dituzte Oiartzunen, erabakitzeko eskubidea oinarri hartuta. Gaur mahai ingurua, bihar metroen salmenta eta pintxo potea, etzi Mintzodromoa, larunbatean Gure Esku Dago Eguna, eta igandean Mikel Markezen kontzertua dira ekitaldiak. Ondoko estekan dago egitarau oso-osoa.