Hauteskunde kanpaina aurkeztuko du EH Bilduk bihar Tiñelun
Lezoko EH Bilduk Europako Parlamenturako hauteskundeetarako prestatu duen programa aurkezteko batzarra egingo du bihar. 20:00etan hasiko da batzarra Tiñelun, eta hura amaituta, 21:30ean afaria egingo dute elkartean. Gauerdian berriz, hauteskunde kanpainari hasiera emateko lehen kartelak jarriko dituzte, eta lezoar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
Hauteskunde kanpainaren harira, ondorengo egunetan eskuorri banaketa egingo duela EH Bilduk eta hilaren 23an auto karabana izango dela jakinarazi du.