Oiartzungo Mikel Markezen kontzertua, bertan behera
Bertan behera gelditu da Mikel Markezek igandean Oiartzunen eman behar zuen kontzertua. Gure Esku Dago dinamikaren barrukoa zen. Izan ere, igandean Oiartzungo futbol taldearen gizonen taldeak partida oso garrantzitsua du etxean, eta horrez hain, Senperen Herri Urrats egingo dute; hori guztia sarreren salmentan nabaritu dute, eta behar bezalako publikoaren harrera izan dezan, atzeratu egin dute. Hala, Xanisteban Jaien barruan egingo dute kontzertu hori, abuztuaren 3an, plazan, 23:00etatik aurrera. doan.
Sarrerak erosi dituztenei dirua itzuliko diete.